Zuzenean

Bigarren Kafea

Udarako prestaketetan eguzkitako betaurrekoak ezin falta.

Audio_placeholder

Udarako prestaketetan eguzkitako betaurrekoak ezin falta.

Loading player...

Hilabete eskas geratzen da ofizialki udari ongi etorria egiteko, baina ezin dugu ukatu dagoeneko udako gorputzaldia dugula. Eguzkia, terrazak, hondartza denboraldia zabaltzear.. Bigarren Kafeako kideok prest egon nahi dugu eta hortan lagundu digu Maria Romero Laspiur kolaboratzaileak.

Eguzkitako betaurrekoen inguruan aritu gara eta horiek sortzen dituzten euskal sortzaileen zerrenda osatu digu Laspiurrek: Wild Turtle, Nardaya, Kaia Eyewear eta Ixi Wood. Azken marka horren gidariarekin hitz egin dugu, Endika Zabalarekin. Ingurugiroarekin oso kontzientziatuta dago Ixi Wood eta material birziklatua erabiltzen dute produktuak sortzeko. Berrikuntza bat dute eskuartean: ozeanoan botata geratzen diren plastikoak berrerabiliz hasiko dira betaurrekoen diseinuak egiten .

Jaurlaritza Logoa