Etxarri, Urruña eta Lekeitio, prest hileko azken ostiralean presoen alde kalera irteteko

Maiatzeko azken ostiralean berrekingo die presoen aldeko mobilizazioei Etxeratek. Astero egiten dira presoen aldeko elkarretaratzeak Euskal Herriko 11 txokotan. Konfinamenduak, ordea, eten egin zituen mobilizazioak eta gaur itzuliko dira, hain justu, euskal preso politikoek 75 egun bixitarik gabe bete dituztenean.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/05/29
Etxerat
Presoen aldeko elkarretaratzeei berrekingo die gaur Etxeratek

Elkarretaratzeak izango diren 3 herritara jo dugu gaur goizean. Etxarriko Mikel Mundiñanorekin izan gara, Urruñako Mattin Rafu Ruiz de Aldarekin eta Lekeitioko Andoni Seijorekin.

Euren herrietan gaurko prestatu diren mobilizazioen berri eman digute, baita azken asteetan, mobilizaziorik ez baina egin dituzten bestelako ekimen ezberdinen berri ere.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia