Zuzenean
2012. urtean PPren eskutik iritsi zen lan erreforma indargabetzeko akordioa sinatu zuten pasa den astean EH Bildu, PSOE eta Podemosek. Zalaparta eragin duen akordioa izan da, PSOEk berak erreforma osoa ez, zatirik kaltegarrienak indargabetuko dituztela zehaztu zuen akordioa sinatu ostean.
Imazen esanetan «etsai» asko dituen akordioa da eta Toñaren iritziz ezinezkoa da praktikara eramatea, lan erreforma indargabetzeko pausu asko eman behar direlako eta erabakia Kongresuak hartu behar duelako. Imazentzat, irakurketa ekonomikotik haratago, balio politikoa ere badu EH Bildu, PSOE eta Podemosen arteko akordio honek. Biak bat datoz lan erreformak langileen baldintzak nabarmen kaltetu dituela eta atzera egin behar dela baieztatzerakoan.
Iñigo Urkullu lehendakariak lan erreformaren inguruko eztabaida zabaltzea oso arriskutsutzat jo ostean, lehendakariaren hitzen balorazioa eskatu diegu gure tertuliakideei.