Zuzenean

Oihana Azkue

Naturalizazioa, menderakuntza sistemen betieretze arma

'Trikua esnatu da' saiakeran Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek  feminismoa eta euskaltzaletasuna  uztarri beretik doazen azpiratzeak oter diren galdetzen diote irakurleari. Erantzun horren bila, femisnismoa, euskaltzaletasuna eta gure egitura sozialei buruzko hausnarketa interesgarriak proposatzen dizkigute.

Audio_placeholder

Naturalizazioa, menderakuntza sistemen betieretze arma

Loading player...
Trikua esnatu da
Trikua esnatu da

Izan gaitezke euskaltzale izan gabe feminista? Eta femisnista izan euskaltzale izan gabe? Galdera hauen atzean ezkutatzen diren ñabardura anitzei buruzko hausnarketak proposatzen dizkigute Lorea Agirrek eta Edurne Eskisabelek 'Esnatu da trikua' saiakeran. Agirrek eta Eskisabelek argi dute erantzuna: ezin da bata bestea gabe ulertu, bi azpiratzeak uztarri beretik doaz, eta esparru bera banatzen dute bizi dugun testuinguruan.

Ez da kasuialitatea euskararen feminizazioa, euskararen prestigiorik eza ere kasualitate ez den gisan. Zail da ulertzea euskararen posizio subordinatua feminismoek dakarten subordinazioaren inguruko hasunarketarik gabe.

Agirre eta Eskisabelen esanetan, naturalizazioa dago  feminismoak eta euskaltzaletasunak  gizartean duten alboratzearen atzean. 'Bakoitzak balio du balio duenerako, sortua izan denerako' esaerak berdin balio du euskararen nahiz emakumeen bazterkeria betieretzeko. Ulertzen baita, bata zein bestea, bigarren mailakoak direla, ez dituztela betetzen lehen lerroan egoteko gizarte honek eskatutako ezaugarriak.

Testuinguru honetan Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek feminismoa eta euskaltzaletasuna eremu bereko ahizpak direla ikusten dute, eta azpiratze horretan lotuta dauden modu berean, askapenerako bidean ere elkar lotuta borroktu beharko luketa diote.

Patxadaz hitz egin dugu bi egileekin beren saiakeraz, eta bertan jorratzen dituzten hausnarketek bizi dugun egoerarekin duten loturaz.

 

 

Jaurlaritza Logoa