Zuzenean

naiz irratia

EH Bildu: «PSOE eta Podemosekin sinatutako akordioak bere horretan jarraitzen du»

EH Bildu, PSOE eta Unidas Podemosek akordioa lortu dute 2012an ezarritako Mariano Rajoyren lan erreforma indargabetzeko. Lan erreforma osoaren indargabetzea adostu dutela esan du koalizio soberanistak, PSOEk berriz oharra kaleratu du adostu dutena erreformaren aspektu kaltegarrienak indargabetzea dela zehaztuz. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua Naiz Irratian izan da azalpenak ematen.

Audio_placeholder

EH Bildu: «PSOE eta Podemosekin sinatutako akordioak bere horretan jarraitzen du»

Loading player...
Mertxe Aizpurua. (J.DANAE/FOKU)
Mertxe Aizpurua. (J.DANAE/FOKU)

Alarma egoera beste bi astez luzatzeko proposamena eraman zuen atzo gobernu espainiarrak kongresura. Bozketan ezezkoa ez bozkatzearen truke Mariano Rajoyren lan erreforma indargabetzeko akordioa lortu du EH Bilduk PSOE eta Unidas Podemosekin. Akordioak jasotzen duenez, koronabirusak ekarritako ez ohiko egoera amaitu aurretik indargabetuko da legea. Akordioa sinatu ostean, ordea, PSOEk ohar bidez adierazi du erreforma osoa ez, aspektu kaltegarrienak soilik indargabetuko dituztela. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak Informazioaren Harian azaldu du PSOEk azalpenak eman beharko dituela.

«PSOEk argitu beharko du zer esan nahi duen horrekin». Aizpuruak gaineratu du atzo sinatutako akordioa publiko egin dela eta bertan hiru alderdietako ordezkarien sinadurak ikus daitezkeela; Aizpurua berarena EH Bildutik, Adriana Lastrarena PSOEtik eta Pablo Echeniquerena Unidas Podemosetik. «Akordioak bere horretan jarraitzen du». EH Bilduko diputatuak dio oso garrantzitsua izan dela alarma egoeran hartu diren neurri bereziak martxan dauden bitartean sinatzea akordioa, alarma egoera amaitutakoan zailagoa izango litzatekeelako.

Mertxe Aizpuruak azaldu du akordio horretan ezkutuan geratu den beste puntu bat ere badela, Udalen gastu gaitasunei lotutakoa. Aizpuruak dio aurreikusten dela udalek arazoak izango dituztela koronabirusak ekarritako krisialdiari buelta emateko eta horiei lagunzteko neurria liztateke. «Udaletxeek gastatu beharko duten diru kopurua izugarria izango da».

Etorkizuna Sanchezen eskuetan

EH Bilduko diputatuak azaldu du Sanchez presidente bihurtu zuen gehiegoari begiratuta orekak aldatu egin direla. Kontuan hartu behar da alarma egoeraren azken bi luzapenak Ciudadanosekin akordioa lortuta eraman ahal zian dituela aurrera Sanchezen gobernuak. «Hor egongo da gakoa, PSOEK eskuinaldera edo ezkerraldera jotzen duen». Erabakiak hartzea orain Sanchezen esku dagoela azpimarratu du Aizpuruak eta horrek balintzatuko duela etorkizuna. «Atzo hala esan genion: Ondo aukeratu ezazu, gauzak asko aldatuko dira eta segun eta zer erabaki hartzen duzun».

Jaurlaritza Logoa