Zuzenean

Oihana Azkue

«Erleei bere espazoio naturala lapurtzen ari gara» Aitor Otegi, erlezaina

Maiatzaren 20a Erlearen Nazioarteko Eguna da. Aitzakia hori hartuta, horrenbeste onura ekartzen dizkigun intsektu hau hobeto ezagutu nahi izan dugu Aitor Otegi erlezainaren eskutik.

Audio_placeholder

«Erleei bere espazoio naturala lapurtzen ari gara» Aitor Otegi, erlezaina

Loading player...
Aikur
Aikur

Erleak aspaldidanik dituzte lagun zumarragako Aikur baserrian. Aitor Otegik betidanik ezagutu ditu gurasoak erleekin lanean, eta badira dagoeneko 30 urte bera ere erleekin lanean dabilela. Maiatzaren 20a Erlearen Nazioarteko eguna denez, beregana jo dugu intsektu hau hobeto ezagutzeko.

Aitor Otegik azaldu digunez, erleak antolakuntza ezin hobea dute. Hiru motatako erleak aurkitu ditzakegu erlauntza batean: erlamandoak (erle arrak), erle-langileak (erle eme antzuak) eta erregina bakar bat (erle eme emankorra). Bakoitzak bere zeregina izaten du, izenak agerian uzten duen bezala , erle-langileak dira egiteko gehien izaten dutenak. Erlamandoek berriz ez dute lan gehiegi egiten, uda partean erle-emeak ernaltzea da beraien zeregin nagusia, eta hortik aurrera erlauntzetatik bota egiten dituzte.

Eztia, polena eta propoleoa emateaz gain, erleek gure ingurumenean duten garrantzia azpimarratu du Urretxuko erlezainak. Polenizazioan erleek egiten duten lana izugarria da. Txinan esate baterako, erlerik gabe geratu dira, eta eskuz egin behar izaten dute lan hori guztia, horren dakarren kostu guztiarekin.

Euskal Herria  hiru eremu ezberdinetan bereizi daiteke erleen inguruneari dagokionez:lehenengoa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi aldea hartzen dituena, bigarrena arabako mendialdea, eta azkenik nafarroako hegoaldea. Eremu bakoitzak bere landaredia du, eta erleak zertaz elikatu, eztia ere desberdina izan ohi da.

Pandemiaren eraginez industriak izan duen geldialdiak erleen bizi kalitatean eraginik izan ote duen galdetuta, Aitor Otegik esan digu, gisa horretako eraginak neurtzeko denbora epe luzeagoak behar iizaten direla. Eta haizearen kalitatea baino, Euskal Herrian beste arazo bat dugula: «Horrenbeste, lantegi, errepide, trenbide... azkenean erleei beren inguru naturala lapurtzen ari gara, hori da gure benetako arriskua" dio erlezain urretxuarrak.

Jaurlaritza Logoa