Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko bide eta zubiak itxi ditu koronabirusak

Agintarien erabakiz, Lapurdi eta Gipuzkoa lotzen dituen Behobiako zubia moztuta dago koronabirusaren krisia lehertu zenetik. Halaber, Nafarroa eta Iparrraldearen arteko 10 bat bide itxita daude. Bizia mugaren bi aldeetan egiten duten hiru herritarren testigantzak bildu ditugu.

Loading player...
Amaia Zurutuza|2020/05/20
Behobiazubia
Behobiako zubia itxi zen lehen eguneko irudia. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Iparraldean bizi baina hegoaldean ere egiten dute lan Arturo Villanueva eta Aitziber Zapirainek. Autoz mugitzeko ilara luzeei egin behar izan diete aurre azken asteetan. Horrek sortzen dituen oztopoak soilik ez, zaintza lanetarako senideengana joan ezin izatea gehitu du Villanuevak. Euskaldun gisa muga itxita ikusteak sortzen duen sentipenaz ere egin du hausnarketa Zapirainek.

Xabier Soubelet, berriz, Donibane Lohitzune eta Baztan artean bizi da. Asteotan polizia espainiar eta frantziarraren artean jarrera ezberdina sumatu du. Krisi egoera honek frantziarren «haundikeria» nabarmendu duela uste du.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia