Zuzenean
Erabakia hartuta zegoela zioten pasaden astean EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, haserre, Iñigo Urkullu buru zen alderdien bileratik irtetzerakoan. Denbora kontua zen hauteskundeen iragarpena eta iritsi da: uztailaren 12rako deitu ditu Urkulluk Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baldintzak ematen direla arrazoituta.
Urria bitarte hauteskundeak egiteko aukera izan eta zergatik du Lakuako Gobernuak hain azkar egiteko beharra? Bada, Iñaki Iriondo kazetariarengana jo dugu erantzun bila, berak jarraitzen baitu parlamentuaren egunerokoa.