Zuzenean

Asier ERRASTI

NI e-posta zerbitzua: Bertakoa, euskalduna eta pribatua.

PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresa euskaldunak elkarlanean sortu dute ni.eus, pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko .EUS e-mail zerbitzua. Eskari zabal bati erantzunez, pertsonen arteko harreman digitaletan .EUS domeinua erabiltzea posible egiten du.

Audio_placeholder

NI e-posta zerbitzua: Bertakoa, euskalduna eta pribatua.

Loading player...
Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua da, pribatutasuna zaintzen duena.
Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua da, pribatutasuna zaintzen duena.

Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendaria izan da gurekin eta sortu berri duten NI e-posta zerbitzua aurkeztu digu. Adierazi duenez, PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresa euskaldunak elkarlanean sortu dute ni.eus, pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko .EUS e-mail zerbitzua. .EUS domeinua merkaturatu zenetik webgunerik ez duten erabiltzaileen eskaririk errepikatuena izan da norbanakoak .EUS izateko modua egitea eta orain bai, iritsi da hori eskaintzen duen zerbitzua.

Jaurlaritza Logoa