Zuzenean
Egun, Gaztezulo moduan ezagutzen dugun aldizkaria, Gaztetxulo izenarekin jaio zen 2000. urtean.
Urteurrenaren harira Gaizka Izagirre zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izan dugu. Izagirrek nabarmendu du Gaztezulo gaur egun, aldizkari bat izatetik, proiektu komunikatibo bat izatera igaro dela, aldizkaritik haratago ere webgunean eta sare-sozialetan gogor ari direlako ekiten, eta horretaz gain, hainbat azpi-proiektu ere martxan dituztelako; Besteak beste, ZUT gazte aldizkari multimedia.