Zuzenean

Naiz Irratia

Euskal presoak bisitatzeko probintziarteko bidaiak egin ahal izatea eskatu du Sarek

Estatu espainiarrean pasa den ostegunean ber abiarazi zituzten presoen mintzaleku edo lokutorio bidezko bixitak. Alarma egoerak probintzien arteko mugikortasuna debekatzen duen arren, Sareko Inaxio Oiarzabalen arabera arrazoi humanitarioengatik badago bidaiak egiteko aukera.

Audio_placeholder

Euskal presoak bisitatzeko probintziarteko bidaiak egin ahal izatea eskatu du Sarek

Loading player...
Madrileko Estremera kartzela.
Madrileko Estremera kartzela.

Positiboki baloratzen du Sarek estatu espainiarrean presoen lokutorio bidezko bixitak berriro martxan jarri izana. Probintziarteko bidaiak debekatuta daudenez, ordea, euskal preso ia denek bisitarik gabe jarraitzen dute. Edonola, Sareko Inaxio Oiarzabalek Naiz Irratian azaldu duenez, «alarma egoeran egonda ere badago dekretu bat arrazoi humanitarioengatik probintziarteko bidaiak egin daitezkeela dioena». Horri tiraka, euskal presoen senideek bidaiak egiteko aukera izan dezatela eskatu du Sarek eta erantzunaren zain dago orain.

Espetxeetara begiratuta, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren egoerak erakusten du, Oiarzabalen esanetan, «aldaketak iristi behar direla». «Egoera gogor hauetan ikusten dugu zein egoera larrian dauden presoak, guztion artean bultzatu behar dugu espetxe arduradunek hartu beharreko erabakiak har ditzaten».

Halaber, Sarek eta beste hainbat eragile eta taldek salatu dute espetxeetan koronabirusaren krisiak sortu duen egoeraren inguruko informazioa falta dela. Oiarzabalen hitzetan, kezkatzeko modukoa da egoera jakina delako espetxeetan higierne neurriak betetzea oso zaila dela, baita urruntze neurriak betetzea ere.

Euskal instituzioen jarrerari buruz galdetuta, Sareko ordezkariak balioan jarri du azken urteetan HEHko instituzioetan presoen inguruan lortu den adostasun zabala. Egungho krisian, ordea, instituzioentzat presoen egoera ez dela lehenetasun izan oharatarzi du eta jarreraz aldatzeko eskatu die.

Jaurlaritza Logoa