Zuzenean

naiz irratia

Maddalen Iriarte: «Hauteskundeak? Erantzuna behar duten premiazko beste gai batzuk daude»

Lakuako jarduneko Gobernuak uztailean egin asmo ditu hauteskundeak, birusaren bigarren oldea udazkenean etor litekeela iritzita. Urriaren 25ean amaituko da legealdia beranduenez, eta Urkulluk iritziak entzun ondotik erabakia hartuko duela ziurtatu du. Aldiz oposizioko alderdiek uste dute aurrez erabakia hartua duela lehendakariak. Hala azaldu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako lehendakarigaiak Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Maddalen Iriarte: «Hauteskundeak? Erantzuna behar duten premiazko beste gai batzuk daude»

Loading player...
Maddalen Iriarte EH Bilduko EAErako lehendakarigaia..
Maddalen Iriarte EH Bilduko EAErako lehendakarigaia..

Atzo egin zuen Lakuako Gobernuak indar politikoekin bilera hauteskundeen inguruko iritziak jasotzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak uztailean egin asmo ditu hauteskundeak eta atzoko bileraren asmoa oposizioko alderdien iritzia jasotzea zen, Josu Erkoreka Lakuako bozeramalearen esanetan. Baina Maddalen Iriarte EH Bilduko EAErako lehendakariak Informazioaren Harian azaldu du bere iritziz aurretik hartua zuela erabakia lehendakariak. «EAJren erabakia eskenifikatzeko ariketa izan zen atzoko bilera».

Iriartek adierazi du EH Bildurentzat ez dela hauteskudeetan pentsatzeko unea. «Uste dugu erantzuna behar duten premiazko beste gai batzuk badaudela». Hauteskundeak deitu aurretik, gertatu denaren ebaluazio bat egin behar da Maddalen Iriarteren iritziz. Gizarteko esparru ezberdinetako eragileak aipatu ditu; osasun langileak, irakaskuntzako profesionalak, autonomoak edo enpresa txikiak esate baterako. «Orain laguntzen ez badiegu egoera oraindik eta okerragoa izango da». Premia larriei erantzuteko bi begirada azpimarratu ditu Iriartek, oraingo premia larriei erantzutekoa bata eta zutik jarri eta martxan hastekoa bestea. «Guztion kolaborazioa beharrezkoa da herritar gehiagorengana iristeko».

Lakuako Gobernuak entzun bai, aditu ez daki

Iñigo Urkullu lehendakariak gainontzeko alderdiek hauteskundeen inguruan adierazitakoari jaramon gutxi egiten diola adierazi du Iriartek. «EAJk hartua zuen erabaki hori eta ez dut uste beste datarik etorriko zaigunik». Etortzen dena etortzen dela EH Bilduk lanerako prest jarraituko duela azpimarratu du EAErako koalizio soberanistaren lehendakarigaiak.

Jaurlaritza Logoa