Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Egunero erronka digital bat nerabeak aktibo mantentzeko

Zizurkilgo Gaztezulok mundu digitalera egin du salto eta etxean egiteko jarduera desberdinak proposatzen ditu egunero. Haur, nerabe eta familien parte hartzea sustatu nahi dute horrela. Bertako hezitzaile Ane Artutxak kontatu digu zeintzuk diren egoera berriko erronkak eta aurrera eramaten dituzten ekintzak.

Audio_placeholder

Egunero erronka digital bat nerabeak aktibo mantentzeko

Loading player...
Zizurkilgo Gaztezuloko proposamen birtualak
Zizurkilgo Gaztezuloko proposamen birtualak

Bost urte baino ez ditu Zizurkilgo 'Gaztezulo'-k. Herrian gazteentzako toki aproposik ez zegoela eta martxan jarri zuen bertako udaletxeak. Haur eta nerabentzako jarduerak antolatzen zituzten osasun krisi hau iritsi aurretik, eta ederki jakin dute egoera berrira moldatzen. Ekintzekin jarraitzea erabaki dute, modu birtualean bada ere.

Asteko egun bakoitzean jarduera desberdin bat proposatzen dute, etxealdi egunetan, gazteek denbora ahalik eta hobekien igaro dezaten. Ane Artutxa hezitzaileak azaldu digu eskolak itxi ziren momentuan Gaztezuloko aurrez-aurreko jarduerak ere bertan behera geratu zirela. Hala ere, haur eta gazteekin duten harremana ez eteteko lanean jarraitu dute sare sozialen bidez. Hezitzaileak aipatu digu «ikasketa-prozesu» bat izan dela berarentzat egoera hau.

Maiatzan zehar, etxean egiteko ideia desberdinak proposatzen dituzte: «astelehenetan, konfinamendu honetan hain ohikoak bihurtu diren erronkak egingo ditugu, astearteetan errezetak, asteazkenetan esku-lanak eta ostegunetan buruari eragiteko erronkak». Ostiraletan, 'Egunean Behin' lantzeko lehiaketak proposatzen dituzte eta larunbatetan, «pista desberdinak emanez, ezkutuan dagoen pertsonaia asmatzeko joko bat».

Zizurkilgo Gaztezulok egiten dituen proposamen guztiak euren sare sozialetan aurki daitezke.

Jaurlaritza Logoa