Zuzenean

Naiz Irratia

Miren Gorrotxategi: «Parlamentua martxan izango genuke lehendakaria presaka ibili ez balitz»

Miren Gorrotxategi Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusia Naiz Irratian izan da eta Lakuako Gobernuak krisialdi honetan hartutako erabakien balorazioa egin du. Hezkuntzan hartutako erabakia herritarren nahietatik oso urruti dagoela adierazi du eta hauteskundeen inguruan, presaka ari dela iritzi dio.

Audio_placeholder

Miren Gorrotxategi: «Parlamentua martxan izango genuke lehendakaria presaka ibili ez balitz»

Loading player...
Miren Gorrotxategi. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Miren Gorrotxategi. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Lakuako Gobernuak koronabirusak eragindako krisialdian hartutako erabakien balorazioa egin du Miren Gorrotxategi Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak Informazioaren Harian. Deseskalatze fasean Eusko Jaurlaritzak lehenengo fasean neurri propioak ezarri izanak gorabeherak ekarri dituela adierazi du. «Horrelako neurriak ez zeuden aurreikusita eta EAJk neurri horiek hartzea erabaki zuen». Orain herritarren protestak direla eta atzera egin izana leporatu die jeltzaleei.

Hezkuntza arloan, datorren astelehenean maila batzuk ikastetxeetara itzultzeko plana aurkeztu zuen hasieran Lakuako Gobernuak. Horren aurrean sindikatu guztiek bat egin dute eta oso positiboa izan da hori Gorrotxategirentzat. «Gauza polita izan da batasun sindikala ikustea». Herritarren nahietatik urrun dauden erabakiak hartu ditu Gasteizko gobernuak, Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren iritziz.

Gorrotxategiren hitzetan, Iñigo Urkullu lehendakariak parlamentua disolbatzeko erabakia presaka hartu ez balu orain martxan izango litzateke behar diren erabakiak hartzeko. «Aurrekontu onartu berriak zituen baina lehendakariak hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen». Erabaki horren atzean interes elektoralak daude Gorrotxategiren iritziz, eta azpimarratu du beretzat orain ez dela hauteskundeak egiteko momentua.

Ostegunerako deituta dagoen indar politikoen bilerara begira, Gorrotxategik espero du alderdi politiko guztiek beren jarrera erakustea hauteskundeak deitzeko proposamenaren aurrean. «Lehendakariak ikus dezala gutxiengoa dela erabaki horren alde dagoena». Urkulluk hori kontuan hartu eta erabakia atzera botatzea nahi luke Gorrotxategik. «Azkenengo fasea ere iritsiko da eta izango dugu horretarako tartea».

Jaurlaritza Logoa