Zuzenean

Oihana AZKUE

«Museoek gaurkotasun agente izan behar dute» Iban Maiz, Igartubeiti Tolare-baserri Museoko gida.

Hainbat euskal museo gogoeta prozesu batean murgilduta daude, herriak bere sentitu ditzan eta  komunitate sendo bat sortu asmoz. Covid-19ak ekarritako krisiak prozesu hau bizkortu du, eta primerako laborategi-fase bilakatu da etorkizuneko erronkei erantzuna bilatzeko. Igartubeiti Tolare-Baserriko Iban Maizek eta Euskal Itsas Museoko Mariana Rotaechek azaldu digute zeintzuk diren erronka horiek eta zein erantzun eman dieten.

Audio_placeholder

«Museoek gaurkotasun agente izan behar dute» Iban Maiz, Igartubeiti Tolare-baserri Museoko gida.

Loading player...
Iban Maiz eta Mariana Rotaeche
Iban Maiz eta Mariana Rotaeche

«Museoak gaurkotasun agente izan behar dute» Iban Maiz, Igartubeiti Tolare-Baserriko gidaren hitzak dira. Azken urteetan garatzena ari diren ideia da eta orain, etxealdi garai honetan, inoiz baino indar gehiago hartzen ari dena. Helburu horrekin bat dator Euskal itsas Museoko koordinatzaile Mariana Rotaetxe ere, «Museoak herriarena izan behar du, herriak bere sentitu behar du, hori da gure erronka».

Bi museo hauek, Zumarragako Zumalakarregi museoarekin batera, egoerara egokitutako eskaintza bat sortu dute elkarlanean. Honela Igartubeiti baserrian baserritarren ahotsa jasotzeko modua egin dute, Zumalakarregi museoan migranteek euren egoeraren berri ematen digute eta Euaskal Itsas museoak 'Itsasertzetik' programari esker, arrantzarekin zerikusia duten eragile desberdinek egoera honetan izan dituzten zalantzak eta emandako erantzunak elkarbanatu dituzte.

Ezkion dago Igartubeiti baserria, alboan interpretazio zentrua duela. XVI.mendeko tolare-baserria, sagarraz, sagardoaz eta gure nekazal-kulturaz zein ohiturekiko jakin mina duen edonorentzat paradisua da.

Itsas Euskal Museoa Donostiako kaian dago. Azken urteetan ez du erakusketa iraunkorrik, aldiro aldatuz doaz. Azken urtean Elkanoren bidaiak, eta oro har euskaldunek munduan zehar egindako joan-etorrien ingurukoak jaso eta erakusgai jarri dituzte. Museoak duen ganbara goxo eta dotorea ere erabiltzen dute, Juan Sebastian Elkanoren irzpirituari jarraiki, egungo abenturazaleekin solasaldiak izateko ere.

 

Jaurlaritza Logoa