Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Zientzia eta teknologian murgiltzeko, #NikEtxeanEsperimentuak

Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatu gaitu itxialdi honetan. Apirilan hasi zuten ekimena eta izan duen harrera ikusita, urrats bat eman eta maiatzan zientzia eta teknologia erronkak proposatuko dituzte, eta astero emakume zientzilari  gazte baten berri emango dute. Elhuyarreko zientzia hezkuntzako kide Leire Ferrok esperimentu hauen nondik norakoak azaldu dizkigu.

Audio_placeholder

Zientzia eta teknologian murgiltzeko, #NikEtxeanEsperimentuak

Loading player...
#NikEtxeanEsperimentuak ekimena.
#NikEtxeanEsperimentuak ekimena.

Koronabirusaren ondorioz bere ohiko agenda bertan behera utzi behar izan zuen Elhuyarrek ere,  eta gazte eta umeek zientziarekin gozatzen eta ikasten jarrai zezaten #NikEtxeanEsperimentuak ekimena jarri zuten martxan. Egunero etxean esperimentu bat egiteko proposamena egin dute apirilan, eta izandako arrakasta ikusita, maiatzan beste urrats bat emango dute: astelehenetik ostegunera zientzia eta teknologia erronka bat proposatuko dute eta ostiraletan emakume zientzilari baten berri emango dute. Leire Ferro Elhuyarreko kide da eta berak eman dizkigu azalpenak.

Zientzia eta teknologiarekiko interesa gaztetan piztea garrantzitsua da Elhuyarrentzat: «gaztetxoei gauza dibertigarri eta ikasteko eduki bat eskaini nahi diegu» dio Ferrok. Familian, elkarrekin egiteko erronkak dira gero, sarean ere, #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin konpartitzen direnak «komunitate bat sortu nahi dugu» esan digu Ferrok. Astelehenetik ostegunera proposatuko ditu Elhuyarrek zientzia eta teknologia erronkak, etxean egiteko, etxeko materialekin, eta familian.

Ostiraletan, gazte emakume zientzilariak izango dira protagonistak, «emakume erreferenteak sortu nahi ditugu» dio Ferrok. Datuek argi eta garbi erakusten dute, bai naizioartean, baita Euskal Herrian ere, ikasgai zientifiko-teknologikoetan neska falta nabaria dela «eta hori da erreferente falta dagoelako» dio Ferrok. Horregatik, ume zein gazteei emakume erreferente berriak sortzeko,  lau neska gazte ikerlari elkarrizketatuko dituzte maiatzan: Maitane Alonso Monasterio, (janarien kontserbaziorako makina bat asmatu du), Naima El Bani Altuna (Artikoan ari da aldaketa klimatikoa aztertzen), Itziar Garate Lopez astrofisikako irakasle EHUn (beste planetetako atmosferak ikertzen ditu), Lorea Argarate (telekomunikazioan ingeniaria, big datan aditua).

 

O

 

Jaurlaritza Logoa