Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Queerentenerako: 'Pozoi larroxa'

Sexu eta genero disidenteen berrogeialdirako biziraupen baliabide bat sortu dute 'Hiruki Larroxa' kolektiboko kideek. Emaitza 'Pozoi larroxa' online liburuxkan bildu dute. Kolektiboko Egoitz Albenizek azaldu dizkigu horren inguruko nondik norakoak.

Audio_placeholder

Queerentenerako: 'Pozoi larroxa'

Loading player...
‘Pozoi larroxa’ liburuxka.
‘Pozoi larroxa’ liburuxka.

Ez ohiko egoeren aurrean, ez ohiko irtenbideak proposatzen dituzte 'Hiruki Larroxa' kolektiboko kideek. Eta horrela sortu da 'Pozoi larroxa': LGTB+ pertsonen biziraupenerako online liburuxka. Egoitz Albeniz 'Hiruko Larroxa'-ko kidea da berak eman dizkigu azalpenak.

'Pozoi larroxa' momentu honetan sortu izana  ez da kasualitate bat Egoitz Albenizen arabera: «testuinguru honetan eta testuinguru honi begira atera da 'Pozoi larroxa', hori argi dago». Albenizen arabera, itxialdiak zailtasun gehigarriak eragiten ditu LGTB+ pertsonengan, eta kolektibo honen arnasgune izateko sortu dute 'Pozoi Larroxa'. «Erregimen heterosexualak bere egunerokotasuna pozointzen duen edonorrentzat» dago zuzenduta 'Pozoi larroxa'.

Online dago eskuragarri 'Pozoi Larroxa'. Bertan, sexu eta genero disidentekin lotutako artikulu, liburu, musika, film, eta telesailak aurkitu daitezke, besteak beste.

Jaurlaritza Logoa