Zuzenean
«Musika beste era batera ere entzuten hasi ginen, oraindik ere, musikak eragin zezakeela bene-benetan sinesten genuen, motibazio bat izan zitekeela mugiketzeko, aldatzeko ta sentitzeko. Eta ez sentitzeko belarrietatik bakarrik». Iñaki Gurrutxagaren hitzak dira horiek.
'Giranice' taldeko gitar-jolea da bera. Txandaka egingo dute Giranicetarrek saioa, marka ederra da taldekideak hizketan paratzea, talde instrumentala baita 'Giranice'. Aurreikusi daiteke oso ezberdinak izango direla lau saioak, kide bakoitzak saio bat egingo baitu.
Fonoteka pertsonala osatu du Gurrutxagak lehen 'Beste Bat' saio honetan. Bere bizitzan bidelagun izan dituen taldeak entzuteaz gain, bere bizipen eta hausnarketak ere konpartitu ditu gurekin. NeguGorriak taldearekin hasi du saioa, cassetean entzun zuen lehen aldiz.
Negu Gorriak-Bide Baten bila
30%-Maketa
El Corazon del Sapo - La Silla Eléctrica
Lisabö
John Frusciante - Murdereres
God Is An Astronaut - Radau
Nueva Vulcano-El dia de mañana
Te'
Explosions In The Sky - Let Me Back In