Zuzenean

NAIZ IRRATIA

Aita Mari: «Erreskate lanetan ez aritzeko beste neurri baten aurrean gaude»

Palermon ibilgetu Aita Mari ontzia. Izaskun Arriaran eskifaiako kidearen ustez itsasontziak erreskate lanetan aritu ez daitezen beste neurri bat da, inmobilizatzeko argudiatutako gabeziak txikiak eta ganora gutxikoak direlako. 

Audio_placeholder

Aita Mari: «Erreskate lanetan ez aritzeko beste neurri baten aurrean gaude»

Loading player...
Aita Mari eta ohartarazpen bera jaso duen Alan Kurdi ontzia Palermoko portuan. (SMH)
Aita Mari eta ohartarazpen bera jaso duen Alan Kurdi ontzia Palermoko portuan. (SMH)

Palermoko portuan ez aurrera ez atzera utzi dute Aita Marri ontzia. Bertako eskifaiako kidea da Izaskun Arriaran eta salatu du «beste neurri bat gehiago» dela itsasontziek erreskate lanetan jardun ez dezaten. 

Dokumentazio guztia zuzen dutela azaldu du eta «oso detaile txikiak» direla ontzia inmobilizatzeko Italiako agintariek baliatu dituzten argudioak. 

Egoera ikusirik, Euskal Herrira itzuli ahal izatea eskatuko dute orain, eskatzen zaiena etxean errazago kudeatu ahalko dutelako. 

Migranteen egoera «oso gogorra» dela naarmendu du, «abisuak iristen dira, eta ez dute inolako laguntzarik. Malta, gainera, bi edo hiru ontzirekin jendea itzularazten ari da. Egoera zaila da eta ez dugu hobekuntza handirik egongo denik ikusten». 

Jaurlaritza Logoa