Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

Langileen borroka, musikaren garaipena

Kantugintzan pisu handiko abestiak egin dira langileen bizimoduaren eta borrokaren inguruan. Maiatzaren lehena ospatzeko modu berezia aukeratu du Musikhariak, gisa horretako kantuekin bidaia bat egitea proposatuz.

Audio_placeholder

Langileen borroka, musikaren garaipena

Loading player...
Aurten ezin izan da kalera irten maiatzaren lehenean
Aurten ezin izan da kalera irten maiatzaren lehenean

Langileen Nazioarteko Eguna bizitzeko modu desberdinak daude munduan. Toki batzuetan sutsuago ospatzen da, besteetan ez da maiatzaren lehenean ospatzen, eta, Estatu Batuetan ez dute ospatu ere egiten.

Baina musikaren historiaren ibilbidean estatubatuar ugari izan da langileen borrokari abestu diona. Baita Euskal Herrian ere, nahiz eta ez dugun bizi izan akaso Europako beste toki batzuetan bezala maiatzaren lehena.

Kantu batzuk ezagunagoak, beste batzuk ezezagunagoak, baina halako zerrenda bat osatu dugu egunero-egunero borrokan dabiltzen langileak gogoan izanda. Langilearen eguna, maiatzaren lehenean ospatu arren, egunero izaten baita.

Jaurlaritza Logoa