Ainara Rodriguez

Iritsi da gihar gogortuak askatzeko unea

Giharrak gogortuta ziren honezkero kirola egitea edo pasioan ibiltzea atsegin zutenak. Baina amaitu dira aitzakiak: 50 egunen ostean, kalera irten dira dozenaka herritar izerdi batzuk botatzera. 'Normaltasun berria' deitu dioten horren bidean, asteburuan kalera irten diren horietako batzuren bizipenak bildu ditugu.

Audio_placeholder

Iritsi da gihar gogortuak askatzeko unea

Loading player...
Muchos han acudido a los parques para pasear o hacer deporte. Imagen de Gasteiz. (Raul/BOGAJO)
Herritar ugari parkeetara gerturatu dira paseatzera edo kirola egitera

Pasa den asteburuan kalera atera diren guztien gozagarri izan dira botatako izerdiak; badira paseotxoa emateko hautua hartu dutenak, aspaldian gozatu gabeko naturaz disfrutatzeko helburuz. Badira asteburtu honetan kalera irteteko lizentzia izan dutenak ere, haurdun dauden emakumeak, esaterako. Eta badira, besterik gabe, korrika egiteko zapatilak soinean hartu edo bizikleta gainera igo eta aspaldian bota gabeko izerdiak botatzera irten direnak.

Kontua da gozatu ederra hartu dutela asteburuan kalera irten direnak; guztion ahaleginarekin indar eginez, datozen asteetan horrelako ekintza gehiago egin ahal izatea dute guztiek buruan.