Telmo Trenor
Sateliteak-irudia-txikia
∫ateliteak x 23

Asteko nobedadeak errepasatzeaz gain, Zarauzko Makala dja gonbidatu dugu saiora.

Loading player...
2020/04/30

Egin ohi dugun bezela, aste honetan bertan kozinatutako azken lan batzuk entzun ditugu saioaren hasieran. Sateliteak -en jada klasiko bihurtu diren 'Reikjavik 606' eta Kreator-en azken lanak entzun ditugu eta baita, 'Mitto Koronkon' Bilboko artistak ateratako lan berria ere. Bilbotarrak reggaeton doinuetara hurbildu gaitu...

'Who is it' sanpleen atalean, berriz, aste honeta, zendu den Hamilton Bohannon eta J Dilla oroitu ditugu, eta Detroit hiritik egindako bidaia aprobetxatu dugu orain gutxi ere joan zaigun Mike Huckabyren musika entzuteko.

Saioaren bigarren zatian berriz, 'In Touch' atala aitzakitzat hartuta Makala dj, ekoizle eta musiakaria izan dugu gurean, eta orain zertan ari den azaltzeaz gain egun hauetarako  zenbait gomendio eman dizkigu.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia