Zuzenean

Bigarren Kafea

Mireia Gabilondo «Barrutik mugitzen nautenekin lan egitea gustatzen zait»

Audio_placeholder

Mireia Gabilondo «Barrutik mugitzen nautenekin lan egitea gustatzen zait»

Loading player...

Ibilbide luzea darama Mireia Gabilondo bergararrak. Telebistan, zineman, dokumentalean eta batez ere antzerkigintzan proiektu ugariren parte izan da. Txikitasunera jotzen duela onartu du Bigarren Kafearen mikroetan eta bere erreferenteak ere ekarri ditu gogora. Mikel Laboa, gaur bertan zendu den Jose Luis Zumeta margolaria, Joseba Sarrionandia edota Samuel Beckett bera... Eurek handitzen lagundu dutela azpimarratu du, hazi eta gaur egun izatera iritsi dena izateko garrantzitsuak izan direla. Aitziber Garmendiaren, Jon Mayaren eta Iban Garateren, bere ibilbidean alboan izan dituenen galderak ere erantzun ditu Gabilondok.

Jaurlaritza Logoa