Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Richard Bona x 1

Richard Bona camerundarra izan da asteburu honetako protagnonista Kera Deia saioan. Jazz, funk, baxu-jole trebea da Bona.

Audio_placeholder

Kera Deia | Richard Bona x 1

Loading player...
kera deia naiz irratia 2
kera deia naiz irratia 2

Richard Bona camerundarra izan da asteburu honetako protagnonista Kera Deia saioan. Jazz, funk, baxu-jole trebea da Bona.

1967an jaio zen Kamerunen eta laburbilduz, musika birtuosoa da Richard Bona. Bere instrumentu kuttuna baxua bada ere, primeran jo ditzake beste instrumentu asko, eta ahotsa ere pareagabea du, bere erregistroa oso zabala da. 

4-5 urte zituela balafoia jotzen hasi zen, Afrikako herri askotan jotzen den insrumentua da, xilofono antzeko instrumentua da. Herriko parrokian eta ospakizunetan jotzen hasi zen, eta haren aita segituan ohartu zen semeak zuen dohaiaz, horregatik semeari aholkatu zion beste instrumentu "ezagunago" bat ikasteko, eta kitarra jotzen hasi en Richard Bona. Urteetara, Doulako, Camerungo hiriburu ekonomikoko, musika bandan postua lortu zuen.

Urteetara iritsiko zen baxua. 80. urtea zela, jazz areto batean hasi zen musikari bezala lanean Bona. Makina bat binilo zeuden han, eta horien artean,  Jaco Pastoriusen debut diska. Hura entzunda garbi zuen Bonak: berak baxu-jolea izango zen. 1985ean bere aita zendu eta lau urte beranduago Atlantikoa zeharkatu eta Parisera joan zen bizitzera, 22 urte zituen Bonak. Kontzertu aretoetan ezaguna egiten hasi zen musikarien artean, bere fama handituz joan zen gaur egun arte.

Bobby Mcferrinekin batera egindako inprobisazio bat da hau. Bertan ikus daiteke Bonaren gaitasuna, baxun, kantuan, interpretazioan eta inprobisazioan.

Jaurlaritza Logoa