Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia

Fisify fisioterapia enpresak adimen artifizialaren bidez, diagnostikoak egin eta ariketa terapeutikoen tratamenduak eskaintzen ditu. Etxealdi egun hauetan eskariak igo egin direla esan digu Egoitz Lazkano Fisifyeko zuzendari exekutiboa.

 

Audio_placeholder

Adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia

Loading player...
Fisify-eko lan taldea.
Fisify-eko lan taldea.

Fisioterapia tratamenduak ere  bertan behera geratu dira konfinamendu egoeran, beraz, etxetik atera gabe nola osatu? Fisify fisioterapia taldeak  zerbitzu berri bat jarri du martxan: adimen artifizaialaren bidez diagnostikoak egin eta bezeroa artatzea.  Egoitz Lazkano zuzendariak eman digu eskaintzen dituzten zerbitzuen berri.

«Ikusi genuen gure pazienteek laguntza eskatzeko idazten zigutela. Buruari bueltak ematen hasi ginen eta ideia hau bururatu zitzaigun» azaldu digu Lazkanok.  Aurretik eskaintzen zutenari, teknologia txertatu diote orain, «fisioterapeuten lana erraztu eta pazienteen tratamendu kalitatea hobetzeko».

Lazkanoren arabera, konfinamendu egoerak areagotu egin du zerbitzu honen eskaria, bizkarreko mina duten pertsonen kopurua handitu delako. Fisioterapeutaren hitzetan, arazo hauek «posizio berdinean eta ez egokian egoteagatik» sortzen dira. Gerriko eta lepoko «gainkargak» izaten dira gehienbat min horien arrazoiak. Fisify zerbitzuak, konfinamenduan egonda ere, aholkuak ematen ditu arazo hauek saihesteko.

Jaurlaritza Logoa