Zuzenean

Oinatz Aizpuru

Mertxe Aizpurua: «Moncloako Itunen berredizio bat nahi badu ez gara hor egongo»

Espainiako presidentearekin batzartu da gaur Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua. Ez du begi txarrez ikusten mahai komun baten osatzea, «zertarako» da auzia. Moncloako Itunen berredizio baten ez dute parte hartuko, «sektore ahulenei erantzuteko bide bat irekitzen badu» bai. 

Audio_placeholder

Mertxe Aizpurua: «Moncloako Itunen berredizio bat nahi badu ez gara hor egongo»

Loading player...
Mertgxe Aizpurua gaurko bilera telematikoan (EH Bildu)
Mertgxe Aizpurua gaurko bilera telematikoan (EH Bildu)

Pedro Sanchezek iragarri zuen koronabirusaren krisiari aurre egitkeo estatuaren berreraikuntza sozial eta ekonomikoa xede eragileekin harremanetan jarriko zela. Gaur EH Bilduren txanda izan da eta Mertxe Aizpuruarekin elkartu da Sanchez telematikoki.

Guztien artean krisiari aterabide komuna aurkitzeko asmoa duela esan dio EH Bilduko kongresuko kideari Sanchezek. Aizpuruak erantzun, «bere asmoa 78ko Erregimena indartzeko elkarrizketa mahai bat osatzea bada, EH Bilduk ez du horretan parte hartuko. Alabaina, krisiaren irtenbiderako langileen, ahulenen eta herrien eskbideak errespetatzea lehenesten badira eurak han izango gara».

«Berandu eta trakets»

Orain arte Espainiako Goebrnuak krisiari erantzuteko hartutako neurriez, Aizpuruak uste du «azkarregi» joan nahi izan dutela, «ziurrenik botere ekonomikoen presioak medio, lehentasunezkoak ez diren enpresak lanean jarriaz eta langileen osasuna arriskuan jarrita. Berandu eta trakets aritu dira», gehitu du. 

Madrileko giroa

Madrilen izan da aste honetan Aizpurua. Bertako giroaz Voxen jarduna eta PPko hainbat sektorerena salatu du, «politikoki begiratuta ez dute jarrera inteligentea», uste du. «Kritikak egin daitezke, baina Gobernua paretik kentzeko estrategian murgilduta daude, nik uste du oker dabiltzala, arduragabe». Aldiz, 'Lotja de Mar'-eko adierazpena sinatu duten alderdiek proposamen «eraikitzaileak» eramaten dituztela esan du, «egoera honek eskatzen duen bezala».

Jaurlaritza Logoa