Zuzenean

Oihana AZKUE

Batera deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

'Batera: kultur proiektuak elkarrekin' deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu dira. Itsulapikoa.eus plataforman beren proiektuak garatzeko diru-bilketa egin ostean, lanari ekiteko moduan dira Itziar Uriarte eta Irune zabaleta (banakako proiektuekin) eta Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata (azken hauek taldeka).

Audio_placeholder

Batera deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Loading player...
Itziar Uriarte, Iñaki Lazkano, Sergio Azkarate eta Irune zabaleta
Itziar Uriarte, Iñaki Lazkano, Sergio Azkarate eta Irune zabaleta

Ihazko emaitzarekin gutura, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean aurten ere abian jarri dute Batera: kultur proiektuak elkarrekin ekimena. Elkarkidetza oinarri duten kultur proiektuak aurrera ateratzeko bidea ematea da ekimenaren helburua, eta aurten hiru izan dira aukeratutakoak.

Alde batetik Itziar Uriarteren Bizimundua, emakumeen inguruko egoera ezberdinak jorratuko dituen ipuin liburua, hiru euskarritan emana etorriko dena: ohikoan, braile hizkuntzan eta zeinu hizkuntzan, bideoan grabatutakoa. Bestetik Irune Zabaletaren Tinta eta grafito artan: musak olerki liburu ilustratua dago eta azkenik talde lanean egindako Erroak ikusentzunezkoa. Arabako zenbait herri nola ustutzen ari diren kontatu nahi digute Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Fefer Olaizola eta Erlantz Matak.

Gurean izan dira Itziar Uriarte, Irune zabaleta eta Sergio Azkarate, azken hau taldearen izenean, eta baita Oihaneder Euskararen Etxeko arduradunetariko bat ere Iñaki Lazkano. guztiek, elkarlanean azaldu digutezer den Batera ekimena, eta zein erronkari aurre egin beharko dieten ekainaren 23ko aurkezpenerako proiektuak amaituta izateko.

Jaurlaritza Logoa