Zuzenean
Aretxabaletako bi herritarrek osatzen dute 'AZ Gaubelak'. Dagoeneko, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasate dantzan jarri dituzte balkoian, edo eta etxean 'playback' herrikoian parte hartzeko. Ederki jakin dute moldatzen egoera berrira, eta umorea eta giro ona jartzea da 'AZ Gaubelak'-en helburua, egun hauetan, premiazkoa dudarik gabe.
Arrasaten hasi, baina ondoko herrietara ere zabaldu dira 'AZ Gaubelak' ekimenak-en proposamenak. Ibai Zangitu bere sortzaileak positibotasuna transmititu nahi duela dio: «zuzeneko irudiekin, momentu batez behintzat etxetik irtetzen zarela ematen du». Zangituk aitortu du gainera, jendeak larunbatetako euren ekimenak «ohitura» moduan hartu dituela. Aste honetan adibidez, herriko merkataritzari bultzada ematea helburu duen 'Hemengaz!' ekimenaren spota grabatuko dute 'AZ Gaubelak'-oek, eta balkoietan festa giro ederra lortu dute.
Egoera zail honetan umorea mantentzea beharrezkoa da 'AZ Gaubelak'-eko kidearentzat: «Ordu erdi batez arazoak ahaztu eta ondo pasatzeko tartea hartzen badugu eta liberatzen bagara, hori irabaziko dugu behintzat». Helburu hori betetzen ari direla dirudi, izan ere, haren hitzetan «jendea oso pozik dago guk egin ditugun ekintzekin, eta hau bukatu arte jarraituko dugu».