Zuzenean

NAIZ IRRATIA

Portu seguru baten zain jarraitzen du Aita Marik, Maltak bitan ukatu ostean

Erreskate lanak koordinatzen lagundu du Maltak, eta ondorioz portu segurua eskaintzea dagokio, baina bitan ezezkoa erantzun dio Aita Mariri. 43 erreskataturekin portu zain jarraitzen du euskal ontziak. 

Audio_placeholder

Portu seguru baten zain jarraitzen du Aita Marik, Maltak bitan ukatu ostean

Loading player...
Erreskatatutako hainbat Aita Mari ontzian, artxiboko argazkian (Pablo GARCÍA/AFP)
Erreskatatutako hainbat Aita Mari ontzian, artxiboko argazkian (Pablo GARCÍA/AFP)

Aita Mari ontzitik NAIZ Irratian hitz egin du Izaskun Arriaran eskifaiako kideak. Atzo 43 lagun erreskatatu zituzten itsasoan, Maltaren koordinaziopean. Orain, ordea, portu segururik ez dute, «atzotik ari gara Maltarekin hitz egiten, erreskate lanak koordinatzen lagundu duen estatuaren beharra da portu segurua eskaintzea baina ezetz esan digu, bai atzo eta bai gaur». 

Meditarraneoan lan egiteko dauden oztopoen ondorioz Pasaiarako bidea hartu zuen Aita Marik, bidean zela erreskate deia jaso zuen, ordea, eta laguntzera joan zen. «Euskal Herrirantza abiatzean jaso genuen abisua, hiruzpalau ontzi noraezean zirela eta inork ez ziela laguntzarik ematen, erabaki genuen, beraz, ontzi hauei laguntza eskaintzera joatea, inork ezin bazuen egin ezin genituen han utzi». 

Erreskatatutako denak «ondo» daudela dio Arriaranek, hasieran kezka izan zutela konortea galduta ziren batzuekiko baina jatekoa eta edatekoa emanda egoera nabarmen hobetu dela. 

Egoerak okerrera 

Azken asteotan Mediterraneoan egoera asko zaildu dela dio Arriaranek, porturik ez dagoelako erreskatatutako pertsonak eramateko. «Egoera zail da benetan, koordinazio talde bat dago itsasontzien arteko harremana lantzeko eta hori erabakiko dugu nola jardun, baina portuen itxiera honek asko zaildu du egoera». 

Koronabirusaren krisiarekin, «beste behin ere, arriskua dago errefuxiatuekin ahazteko», Arriaranen esanetan. Kezkatuta hitz egin du itsasoan gertatzen ari denarekiko, eta baita errefuxiatuen akanpalekuetako egoerarekiko ere.

Jaurlaritza Logoa