Zuzenean

Odriozola, Josu
Elkarrizketa
Iñigo Leza
Lautada AHT-rik EZ! Plataformako kidea

«Oraingoan osasunean eta zerbitzu sozialetan dauden gabeziak agerian geratu dira»

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera betean gaudela, AHTaren aurkako Araba eta Nafarroako plataformek eskaera luzatu diete Gasteiz eta Iruñeako gobernuei. Zehazki AHTaren proiektuak bertan behera utzi eta diru guzti hori osasunera eta gizarte zerbitzuetara  bideratzea eskatu dute. 

Audio_placeholder

«Oraingoan osasunean eta zerbitzu sozialetan dauden gabeziak agerian geratu dira»

Loading player...
aht-tav
aht-tav

Zer da eskatu duzuena?

Obra eta proiektu berriak eta AHTa garatzeko egiten ari diren proiektu eta tramite guztiak berehala geldiarazi eta bertan behera uztea eskatu dugu. Abiadura Handiko Trenaren inguruko proiektu eta azpiegituretan sartu nahi dituzten milioika euroak osasunean eta gizarte zerbitzuetan inbertzitzea nahi dugu. Era berean, egungo trazaduak hobetzea eta mantentzea proposatzen dugu; herriak, hiriak eta industriaguneak lotzeko. Lurraldean eremuak isolatu gabe utziko ez dituen tren soziala nahi dugu, bidaiariak eta merkantziak eramateko balioko duena eta ekonomikoki edonorentzat eskuragarria izango dena. 

Gobernu ezberdinek AHTa bezalako azpiegituretan diru gehiegi gastatu dituztela uste duzue?

Bai noski. Betiko trenak berritu beharrean abiadura handiko plataforma berriak eraikitzen ari dira eta gehiago irekitzeko asmoa dute. Beti konektatu nahi dute hiri bat bestearekin eta askotan betiko trenaren ondoan eraikitzen dituzte trenbideak. Ez du zentzurik.

Datuei erreparatuz gero adierazi duzue Espainiako Estatua dela alde haundiz abiadura handiko trenaren kilometro gehien dituena, eta aldi berean kilometro bakoitzeko bidaiari ratiorik baxuena duena. Nola uler daiteke hori?

Espainiar estatuak milioi biztanelko abiadura handiko trenaren 80 kilometro ditu. Euskal Herrian aurreikusita dauden proiektu guztiek aurrera egiten badute 140 kilkometro izango lirateke. Astakeria bat da hori. Ideia bat egiteko zerrenda horretan hurrengoa bataz beste Frantziar estatua izango liztateke 40 kilometrorekin, Espainiar estatuaren erdiak. Japonia ondoren 20 kilometrorekin. Hor ikusten da non dagoen estatua eta non egongo litzatekeen Euskal Herria protiektu guztiek aurrera eginez gero.

Erabilerari dagokionez, Espainiako Estatuan kilometro bakoitzeko 11.000 bidaiari daude. Sei aldiz gehiago ditu Frantziak eta Japoniak 15 aldiz gehiago. Zergatik? Beste lekuetan 200 edo 400 kilometrora dauden hiri handiak lotzeko erabiltzen da AHTa; 2,3,4,5 edo 20 milioi biztanletik gorakoak. Espainiar estatuan hiri guztiak konektatu nahi dituzte. Kontu politikoa da azken batean. Politikari guztiek nahi dituzte AHTaren zatiak inauguratu. 

Euskal Herrian are larriagoa da egoera. Hiri txikiak dira AHTarekin lotu nahi dituztenak, eta ez da inondik ere errentagarria izango. Hala dio EHUko irakasle batzuek egindako txostenak. Trenek abiadura maximoa hartzen dutenerako berriro frenatzen hasi behar dute, hirien artean ez dagoelako nahikoa distantzia.

Uste duzue erabilera baxu horren arrazoietako bat AHTan bidaiatzeak duen kostu altua izan daitekeela?

Zalantzarik gabe. Kontuan hartu behar da gainera kostu horrek ez duela AHTak balio duena kubritzen. ADIF Alta Velocidad enpresa publikoa da eta zenbaki gorrietan dago obrekin hasi zenetik. Gainera bileteak garestiak dira. Adibidez Madriletik Guadalajarara Abiadura handian 22 euro balio du bileteak, eta betiko trenean 5. Bost edo hamar minutu gutxiago behar ditu AHTak bidaia hori egiteko eta gainera Abiadura Handiko Trenak hiritik kanpo uzten zaitu, estazioa kanpoaldean dagoelako.

Koronabirusak ekarri duen krisiaren ondorioz, eskaera egin duzue AHTarena bezalako proiektuetan inbertitzen den dirua behar gehiago dagoen eremuetara bideratzeko.

Urtero onartzen dira aurrekontuak. Milaka milioi euro gastatzen badira horrelako azpiegituretan, nabarmena da beste leku batzuetatik kentzen dutela diru hori. Batzuetan ez ditugu gabezia horiek ikusten, baina oraingoan osasunean eta zerbitzu sozialetan dauden gabeziak agerian geratu dira. Konfinamendu osoan sartu gaituzte gure osasun sistema ez kolapsatzeko. Argi geratu da gure osasun sistema gaizki dagoela.

Zein uste duzu dela konponbidea?

Guk proposatzen duguna da dauden baliabideak aprobetxatu ditzagun; tren gehiago jarrita, trenbideak hobetuta edo optimizatuta. Errepideetatik kotxeak kendu behar direnarekin ados gaude, baina uste dugu AHTan ez dela diru gehiago inbertitu behar. Milaka milioi euro aurreztuko ditugu horrela, eta diru hori benetako beharretara bideratzeko aukera izango genuke.

Jaurlaritza Logoa