Zuzenean

Oihana AZKUE

Abian da Euspot lehiaketa

Euskarazko spoten lehiaketaren bederatzigarren edizioa martxan da. Maiatzaren 13 arteko epea dago lanak aurkezteko, eta berrogeialdia dela eta, online formakuntza ere eskuragarri jarri dute antolatzaileek.

Audio_placeholder

Abian da Euspot lehiaketa

Loading player...
Gorka Zubizarreta, Irati Agirreazkuenaga eta Gorka Montiel
Gorka Zubizarreta, Irati Agirreazkuenaga eta Gorka Montiel

Bederatzigarren edizioa du aurtengoa Euspot-ek, euskarazko spoten lehiaketak. Urtez urte, parte hartzaile kopuru handiagoa du lehiaketa honek. Aurten landu beharreko gaia hurrengoa da: «zer dago jazten dugunaren atzean?».

Gorka Zubizarreta antolakuntza taldeko kideak eman dizkigu lehiaketa honen nondik norakoak. Ikastetxez ikastetxe egin ohi dituzten formakuntza saioak bertan behera utzi behar izan dituzte berrogeialdia dela eta. Bilatu diote, ordea, erremedioa: online formakuntza saio bat jarri dute eskuragarri Gorka Montiel ikus-entzunezkoen adituaren eskutik. Montiel berak eman dizkigu formakuntza saio honen nondik norakoak.

Bestetik, gurean izan da Irati Agirreazkuenaga ere. Irati izan zen, Jabi Juberarekin batera ihazko edizioko irabazlea "Gorputza ON, buruari ON" lanarekin. Bere esperientzia kontatu digu Agirreazkuenagak, eta lehiaketan parte hartzeko asmotan daudenei gomendioak eman ere bai.

Maiatzaren 13a da lehiaketan izena emateko azken eguna, informazio gehiago nahi baduzue,  www.euspot.eus gunean argituko dituzue dudak.

Jaurlaritza Logoa