Zuzenean

Amaia ZURUTUZA

Autismoa itxialdi garaian

Aintzane Muguruzaren semeak, Enekok, autismoa du. Itxialdi garai hau nola daraman azaldu du NAIZ Irratian. 

Audio_placeholder

Autismoa itxialdi garaian

Loading player...
Iruñeko autismo eskola, artxiboko irudi batean ( Iñigo URIZ / FOKU)
Iruñeko autismo eskola, artxiboko irudi batean ( Iñigo URIZ / FOKU)

Berez da zaila etxetik irten gabe ezarri den neurria ondo eramatea, zailtasun gehigarriak izan ditzake, ordea, norberaren kasuaren arabera. 

Aintzane Muguruza eta Eneko bere semearen egoera ezagutu dugu NAIZ Irratian. «Hasieran ez nuen pentsatu gaizki hartuko zuenik, nahiko etxe zalea baita. Baina ikusi duenean bere planak arriskuan jartzen direla eta egoera berria ez duela kontrolatzen eta pixka bat urduriagotzen joan da». 

Lehen egunak zailak izan zirela dio Muguruzak, «nahikoa krisialdi izan ditu», eta hauek etxetik atera gabe kudeatzea zaila dela dio. Etxean itzialdi zorrotzaren aldekoak direla dio, «gero eta zorrotzagoa izan laburragoa izateko aukera gehiago izango dira», baina «Enekok egoera hauek ulertzeko zailtasun gehiago ditu eta gauzak ez doazenean berak ulertzen dituen moduan ez da batere erraza». Gainerako etxeetan izango diren zailtasunak ere gehitu behar zaizkio, noski, «beste familietan ere gauza bera gertatuko da, egoera berri hau kudeatzea zaila da; lana etxetik, zaintza ere bai, hezkuntzaren jarraipena egin...». 

Errutinak jartzeak asko lagundu diela dio Muguruzak, orain egutegi zehatz bat dute eguneroko zereginekin, «berak bertan begirtzen du zer tokatzen zaion egun horretan eta gauzak lasaiago hartzen hasi da». 

Oihuak kalean

Espainiako Gobernuak baimendu egin zuen autismo kasuetan kalera ateratzea tarte batez, baina gertakari larriak izan dira kasu batzuetan, itxialdia ez direla ari errespetatzen egotziz oihuka aritu baitira herritar batzuk, «guk ere bizi izan ditugu», dio Aintzanek. Hala ere, bere hitzetan «jendeak ez baditu bakoitzaren egoerak ulertu nahi, bakoitzaren arazoa da». Hainbat autisten elkartetatik kalera markaren bat ezarrita ateratzeko aukera proposatu da, Muguruzak ez du gustuko, «lehendik ere autista izatea asko markatzen duen gauza bat da». 

 

 

Jaurlaritza Logoa