Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

«Parentesiak» zabaltzeko momentu egokian dator Maria Riveroren diska berria

Ibilbide luzeko musikaria den arren, bakarkarako lehen lana atera du Maria Riverok (Balmaseda, 1979), 'Parentesia' izenekoa. Diskoko hainbat kantu entzun ditugu berarekin, dituen mezu sakonak azaleratu nahian.

Audio_placeholder

«Parentesiak» zabaltzeko momentu egokian dator Maria Riveroren diska berria

Loading player...
Udaberriarekin batera loratu da "Parentesiak" diskoa. Argazkia: Maria Rivero
Udaberriarekin batera loratu da "Parentesiak" diskoa. Argazkia: Maria Rivero

Gutxiago da gehiago, hori izan da Maria Riverok bere lehen diskoan landu nahi izan duen kontzeptua. Bere ahotsean jarri nahi izan du diskoaren fokua eta baita lortu ere. Idazten dituen testuen mezuek, hala, pisu handia hartzen dute 'Parentesiak' lanean.

Mezu zuzenak batzuetan, poetikoki landuak besteetan, baina barrua mugitzen dutenak dira Riverorenak. «Argi utzi nahi dut ematen ditudan mezuak lehen munduko posizio pribilegiatutik ematen ditudala», azpimarratu du abeslari bizkaitarrak.

Aurkezpen bira lotzea «kosta» egin zaiola eta zertan geratuko den oraindik ez dakiela kontatu digu. Bitartean diskoa plataforma digitaletan entzuteko moduan jarri du Riverok eta modu fisikoan eskuratzeko moduan ere jarri du www.mariarivero.eus atarian. Banaketa konfinamendua pasatakoan hasiko dela dio, ez duelako banaketa zerbitzuko langilerik arriskuan jarri nahi.

Patxadaz eta begiak itxita entzuteko disko horietakoa da Maria Riverorena. Tarte bat hartu, parentesia ireki eta mundutik deskonektatzeko.

 

 

Jaurlaritza Logoa