«Espero degu gero eta jende gehiago konturatzea militarrek ez dutela ezertarako balio»

Koronabirusaren krisiaren aurrean, Espainiako Armada Hego Euskal Herriko txoko ezberdinetan zabaldu da azken egunotan. Ordea, Gasteizkoak talde antimilitaristaren esanetan, nabarmena da, eurek kontrakoa adierazi nahi duten arren, «birus honen kontra ezin dutela ezer egin».

Loading player...
Naiz Irratia|2020/03/24
Abando5
Militarrak Abandono tren geltokia desinfektatzen, hedabideen aurrean. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Militarrak ikusi ditugu azken egunotan Euskal Herriko kaleetan eta militarrak ari gara ikusten egunero-egunero gobernu espainiarrak koronabirusaren krisia kudeatzeko osatu duen mahai teknikoaren agerraldi publikoetan.

Koronabirusaren krisiak erakutsi du, ordea, Gasteizkoak taldearen esanetan, behintzat, militarismoak ez duela  «ezertarako balio». Albaro Anta Gasteizkoak taldeko kidearen hitzetan, «militarrentzat gogorra izango da birusaren kontrako gerra honetan ezin dutela ezer egin ikustea». Haratago, sakoneko gaiari heldu behar zaiola aldarrikatu du, «zertarako dauden, zenbat diru gastatzen duten urtero eta zertarako balio duten». Hala, eraikin ezberdinak desinfektatzen aritu dira militarrak, Antaren iritziz, «zerbait egiten dutela demostratzeko».

Bitartean, urtero 20.000 eta 30.000 milioi euro arteko aurrekontua du Espainiako Armadak.

Armadako buruak zabaltzen ari diren mezuei dagokienean, Antak dio mezu «ergelak» direla. «Gerra honetan denak soldadu garela esateak azaleratzen du benetan balio dutenak arituko direla lanean eta haiek ezin dutela ezer egin, esan nahi dute lanean ari direnak haiek bezalakoak direla eta ez da horrela».

Egoera honetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak espero du  «jendeak ikustea nola ari diren euren diskurtsoa zabaltzen, euren burua heroi bezala aurkeztuz eta ez dute ezer egiten».

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia