

Zuzenean 21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Beste Bat
00:00h - 02:00h
NAIZ FORMULA

2013. urte amaieran abiatu zen 'Pelax', Unai Pelayo musikariaren bakarkako egitasmo modura. Berehala batu zitzaizkion, Iñigo Ozaeta, Iker Vazquez eta Andoni Olaetxea, eta 2017ko 'Talkak egiten du didakatika' diskoaren bueltan sendotu zen talde formatua. 2019an rock progresiborantz lerratu da Pelax, eta bi disko esperimental plazaratu ditu: 'A-B' udaberrian, eta 'D-E' udazkenean. Disko bakoitzak 20 minutu inguruko bi kantu luze biltzen ditu, biniloaren bi aldeak hartzeko neurrikoak. Unai Pelayok berak azaldu dizkigu formatu berezi horren nondik norakoak.
Taldearen hitzetan, «sentsibilitate artistikoa galtzen ari gara», eta horregatik, bi disko hauekin «engaiamendua eskatzen zaio entzuleari, ahalegina egin dezan» kantuak ulertu eta gozatzeko.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
