Zuzenean

Olatz Balda | Amaia Zurutuza

Lilatoia, lasterketa bat baino gehiago

6.565 emakumek hartu dute parte aurtengo Lilatoian. Aje emozionala, taldea eta babesa dituzte hizpide korrikalariek; kopuru mugarekiko kexua ere bai batzuk. Bost testigantza jaso ditugu NAIZ Irratian. 

Audio_placeholder

Lilatoia, lasterketa bat baino gehiago

Loading player...
Lilatoiaren aurtengo edizioko une bat. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Lilatoiaren aurtengo edizioko une bat. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

‘Norantza bakarra du bideak’ lelopean irten ziren atzo Donostiako Bulebarrera gerturatutako milaka emakumeak. Parekidetasunearen aldeko ekitaldi honen partaidetzaren kopurua handitu egin zen atzoko edizioan eta giro paregabea bizi izan zuten herri lasterketa jendetsuan parte hartutako korrikalariek. Hala berretsi dute Naiz Irratiak elkarrizketatu dituen lau emakumek; Ihintza, Maialen, Andrea eta Sara taldean eta bakarka aritu ziren atzo goizean korrika, dantza eta oihuak biltzen dituen ekitaldi honetan.

«Aje emozionalarekin» esnatu dela aitortu du Donostiako emakumeen lasterketan parte hartu zuen Maialenek. Lilatoia lasterketa «ezberdina da» bere hitzetan, «ekitaldi polita da eta jendearen ilusio eta urduritasunak nabariariak dira». Marka bat lortzeko helburuarekin prestatu zela baietsi du baina bertako giroak uste baina gehiago txunditu zuela: «irteerako markan jarri nintzen 10:00etan eta ordurako ingurua emakumez betea zegoen. Beste lasterketa batzuetan gertatzen ez den gauza bat da».

Bakarka, binaka edo taldeka. Moldaera eta bizipen mota ugari ditu bost kilometroko lasterketa honek. «Talde batek, babes bat» ematen duela nabarmendu du Ihintzak. Prestatuta joan da bera, Zumaiako Emakumeen Etxeak antolatutako entramenduetan ibili baita beste askorekin: «15-20 elkartzen ginen eta korrika pixka bat egiteko aukera genuen. Beste giro bat sortzen zen eskusa honekin». Gainera, lasterketa bat baino gehiago dela azpimarratu du partaideak, «marka egiten ari direnak egon arren, gehiengoa lasterketetan parte hartzen ez duen jendea» baita.

Beste partaide batzuen aburuz aldiz, ekitaldi honek badu zertan hobetu. Antolatzaileek eta Donostiako Udalak ezarrritako neurrien arabera, aurtengo kopurua handitzea pentsaezina izan da duen ibildidea kontuan hartuta. Atzoko edizioak iaz baino partaide gehiago izan zituen (%4,7 gehiago, zehazki) nahiz eta batzuen ustez, gutxiegi izan, hala uste du Andreak: «Pena handia ematen dit 6.000 emakume bueltan emateak, jende asko kanpoan gelditzen baita». Bere hitzetan, «Donostian daukagun Behobia- Donostia eta maratoia ikusita ez da ulertzen zergatik ezin den partaide kopurua handitu. Atzo komentatu egin zen, ez gaudela denak, jende asko kanpoan gelditu baita».

Lasterketaz aparte giro paregabea sortu zen Donostiako Parte Zaharrean. Sarak esperientzia ezinhobea izan zuela azpimarratu du txarangak eta batukadak alaitutako ekitaldi feministan: «Giroa, emakume guztiak pozik eta alai ikustea, eta bertakoen indarra eta elkartasuna» atzo goizeko festan ezinbesteko osagarri bihurtu zirela adierazi du. Garrantzizko baloreak trasmititu eta aldarrikapen asko batzen dituen lasteketa bat dela azaldu du lehen aldiz parte hartu duen emakume honek: «gu taldean ibili ginen eta ‘Etxera’ kamisetarekin atera ginen, emakume izateaz gain, preso dauden emakumeak gurekin daudenaren sentimendua aldarrikatzeko».

Azken urteetan izan duen garapenean jarri du azpimarra Amagoiak. 2011, 2012 eta 2013ko edizioetan egin zuen korrika berak, «erdia baino gutxiago ginen orduan, nik uste 2015etik aurrera igo dela nabarmen kopurua, baina orduan ere jende asko ginela iruditzen zitzaigun». Garbi du berak zergatik den berezia lilatoia, «dagoen giroagatik, egun oso polita da, ez da lehiakorra eta horrek asko egiten du. Probatu dugunok badakigu ongi pasatzeko egun bat dela, eta aldarrikatzeko egun aproposa dela». 

Jaurlaritza Logoa