Zuzenean
Maria Chiviteren gobernuak aurrekontuak onartu zituen atzo EH Bildu eta I-Eren abstentzioarekin. Navarra Suma kexu agertu zen, aurrekontuen negoziazioan gobernuak koalizio eskuindarra ez zuela kontuan salatuz.
Eskubide Sozialen Kartak berriz elkarretaratzea egin zuen Nafarroako parlamentuaren aurrean, onartutako aurrekontu horiek herritarren beharrak ez dituztela asetzen salatzeko. Eduardo Santos Nafarroako gobernuko Justizia eta Migrazio politiketarako kontseilariak bere balorazioa eskaini du Informazioaren Harian.