Zuzenean

Naiz Irratia

Imanol Karrera (Karta Soziala): «Chivitek borondate politiko falta erakutsi du neurri sozialagoak ezartzeko garaian»

Euskal Herriko Karta Sozialeko kideek kontzentrazioa egin dute ostegun honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean bertan 2020ko aurrekontuak eztabaidatzen ari ziren unean. Erreforma fiskal sakona eta benetako politika sozialak ezartzea aldarrikatu dute. Kartako kide Imanol Karrera izan da Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Imanol Karrera (Karta Soziala): «Chivitek borondate politiko falta erakutsi du neurri sozialagoak ezartzeko garaian»

Loading player...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean. (@ibaiazparren)
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren elkarretaratzea Nafarroako Parlamentuaren aurrean. (@ibaiazparren)

Imanol Karrerak, Karta Sozialaren ordezkariak, argitu du Nafarroako Gobernuaren «borondate politiko ezagatik» irten direla gaur protestara. Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dute elkarretaratzea 2020ko aurrekontu proiektuaren inguruan eztabaidan ari ziren bitartean. Aurrekontu horiek ez dute bermatzen, Karreraren ustez, «lan, pentsio eta bizitza duina» edukitzeko aukera. 

Aurrekontu proiektu horrek «ikuspegi sozialeko zenbait neurri» jasotzen dituela aitortu du Karrerak, baina ez direla nahikoak. «Praktikara eramateko garaian sinbolikoak dira», gaineratu du. Euren aldarrikapenak ez dituztela kontuan hartu nabarmendu du Karrerak, eta aldiz, CEN patronalari lehentasuna ematen diotela. «Zer egiten du CEN patronalak bere aldarrikapenak aintzat hartzeko, eta aldiz, zer egiten dugu guk gureak ez hartzeko?», galdetu du Karta Sozialeko kideak.

Kapitalismoak ezartzen dituen mugekin amaitu egin behar dela dio Karrerak, eta bi neurri zehatz aipatu ditu horretarako: «Bestelako fiskalitatea ezartzea, justizia sozialean oinarrituko dena eta Nafarroan bizi eta lan egiteko eskubide hori aldarrikatzea».

 

 

Jaurlaritza Logoa