Zuzenean

Josu Kalboren egitasmo gisa hasi zen Hiri galduak. 2017an Paititi diskoa bakarka grabatu ondoren, beste formatu baten beharra ikusi zuen gitar-jole eta abeslariak, eta hirukote bilakatu zen Hiri galduak. Horrela plazaratu dute egitasmoaren bigarren lana: 'Ertzak'.
Doinu akustikoetatik melodia elektrikoagoetaranzko bidaia egin du Hiri galduakek disko honen ekoizpenean. Formatu laburreko lana egiteko erabakia hartu ostean, asko landu dituzte lanak biltzen dituen bost kantuak.


