Zuzenean

NAIZ IRRATIA

«Gurasoen Alienazio Sindromea ez da existitzen»

Bizkaiko Aldundiko hainbat arduradun epaituko dituzte Irune Costumerori alabaren tutoretza kentzeagatik. Gurasoen Alienazio Sindromean, SAP, ‘Sindrome de Alienacion Parental’ delakoan oinarrituta hartu zuten erabakia.

Audio_placeholder

«Gurasoen Alienazio Sindromea ez da existitzen»

Loading player...
Irune Costumero
Irune Costumero

Ia hiru urte pasa dira Irune Costumerori alaba kendu ziotenetik. Bizkaiko Aldundiak lau foru arduradun epaitzea erabaki du, tartean Ekintza Sozialeko diputatu Sergio Murillo. Prebarikazioa eta gizarte langile baten kasuan lesio delitua egozten diete akusatuei. Umeak aitaren aurka jartzeko ustezko instrumentalizazioa da SAP delakoa. Sindrome hau emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen da eta Nazio Batuen Erakundera ere iritsi da. Berriki Bizkaiko Batzar Nagusiek aurkakotasuna agertu dute.

Jaurlaritza Logoa