Zuzenean

Naiz Irratia

Bea Ilardia:«Umeak aitarekin ez duela joan nahi esaten duenean entzun egin behar zaio»

Irune Costumeroekin Gurasoen Alienazio Sindromearen inguruan aritu gara aste honetan. Horren harira, Bea Illardia abokatu eta EH Bilduko Bizkaiko batzarkidea ere Naiz Irratian izan da gaiaren inguruko azalpenak ematen. Adierazi du EAEko umeen artean, nesken kasuan lautiki batek abusuak jasaten dituela familiartean.

Audio_placeholder

Bea Ilardia:«Umeak aitarekin ez duela joan nahi esaten duenean entzun egin behar zaio»

Loading player...
Bea Ilardia. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)
Bea Ilardia. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

«Ez da kasu berria, urte asko daramatzat horrelakoak ikusten». Era horretan mintzatu da Bea Ilardia abokatu eta EH Bilduko Bizkaiko batzarkidea. Gurasoen Alienazio Sindromearen gaia epaitegietara eraman du Irune Costumerok eta horren harira elkarrizketa egin diogu Bea Ilardiari Informazioaren Harian.

Ilardiak adierazi du ikaragarria dela gertatzen ari dena. «Gure buruari egiten diogun lehenengo galdera da, zer egin du ama horrek?». Safe The Children-ek emandako datuen arabera, Ilardiak adierazi du mutilen artean zazpitik batek abusuak jasaten dituela familiartean. Nesketan lautik batek. «Umeak aitarekin ez duela joan nahi esaten duenean entzun egin behar zaio».

Ilardiak gaineratu du komunikabide batzuek Costumeroren egoerari zabalkundea eman ziotenean berrartu egin zutela gaia Bizkaiko instituzioetan, eta agerian geratu zela umeen zerbitzuetan dagoen formakuntza falta.

Jaurlaritza Logoa