

Zuzenean 02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)
04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea

Film bat ikusi eta gero lagun artean hartzen den garagardoarekin alderatu dute saioa. Eta ez da definizio okerra, izan ere, Bilynch saioan, film bat hautatu eta hura aletuko dute ari mutur ezberdinei tiraka. Saio monografikoa izanen da, hilabeteko bigarren igandean emitituko dena iluntzeko zortzietan.
Laukoteak dio David Lynch zine zuzendariak ere parte hartuko duela saioan, pozik daude haren partehartzearekin. Horregatik, saioaren izenarekin omenaldia egin nahi izan diote. Saioa zuzenean emitituko da igande honetan eta ondoren podcast plataformetan aditzeko aukera izanen da.