Zuzenean

Naiz Irratia

Joseba Aurkenerena:«Ohitura bat galtzea ez da ezinbestekoa, baina pena bat da»

Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera dugu, Euskal Herriko eguna. Gaurko egunez ehunka euskaldun kalerik kale eta auzoz auzo kantatzera ateratzen dira makilak eskuan hartuta. Festa honen jatorria eta tradizioa aletu ditugu Joseba Aurkenerena irakasle eta idazlearekin.

Audio_placeholder

Joseba Aurkenerena:«Ohitura bat galtzea ez da ezinbestekoa, baina pena bat da»

Loading player...
Santa Ageda eguneko eskea
Santa Ageda eguneko eskea

Euskal Herrian ospatzen diren neguko jaietako bat da Santa Ageda bezperakoa. Dona Agata edo Santa Agata izenarekin ere ezagutzen da bazter batzuetan.Joseba Aukenerena idazle eta irakaslea Informazioaren Harian izan da eta santu edo martiri honen jatorria azaldu du.

Italiatik datorren martiria dela azaldu du Aurkenerenak. Sizilian jaio zen 230 urtean, eta Quintziano izeneko gobernadore paganoa berekin maitemindu zela azaldu du. Quintzianok ezkontzeko eskatu zion Agatari. Honek, ordea, ezetz esan omen zion, eta orduan gobernadoreak kartzelan sartu zuen. Han berriz saiatu zen emakumea konbentzitzen, baina bigarren ezezkoa jaso ostean gobernadoreak ziegazainei emakumea torturatzeko agindua eman ziela azaldu du Aukenerenak. «Orduan bularrak moztu zizkioten, eta hala hil zen 251. urteko otsailaren 5ean». Horregatik leku batzuetan otsailaren 5a bera ospatzen da, Euskal Herrian aldiz 4a ospatzen da, Santa Ageda bezpera.

Santa Ageda eguna Euskal Herrira nola iritsi zenaren inguruan teoria bat baino gehiago dago idazle eta irakaslearen esanetan. Azaldu du batzuen ustez arrantzaleek mediterraneotik ekarritako kontua dela. Beste batzuen arabera, ordea, neguko festa pagano bat da, kristauek beranduago moldatutakoa. «Makilekin lurra kolpatzen zuten, lurra esnatzeko asmoz». 

Gaur egun ere badira oraindik eguna festa handitzat dutenak. Hala adierazi du behintzat Joseba Aurkenerenak: «Durangon eta Bilbo handian indar handia du». Euskal Herrian kalerik kale edo auzoz auzo herritarrak ateratzen dira kantari. Leku batzuetan bertsolariak ere ateratzeratzen direla adierazi du Aurkenerenak, «leku batzuetan bertsolariek protagonismo handia hartzen dute». Beste batzuetan ordea ez da bertsolaririk izaten, eta kantatzen dutenak herritarrrak izaten direla adierazi du.

Tradizioari dagokionez, Aurkenerenak adierazi du indar handia dutela era honetako festek. Gaineratu du, ordea, tradizioek ere garai berrietara moldatzen jakin behar dutela. «Jarraitu egin behar da noski, baina garaian garaikora egokitu behar du tradizioak».

Jaurlaritza Logoa