Zuzenean

Naiz Irratia

Maddi Isasi:«Amurrio eta inguruko gazteen artean %95a lan baldintza prekarioetan ari da beharrean»

Gazteek presentzia nabarmena izan zuten atzoko greban, Amurriokoa eta Ernai gazte antolakundeko kidea da Maddi Isasi eta grebaren balorazio oso positiboa egin du. 

Audio_placeholder

Maddi Isasi:«Amurrio eta inguruko gazteen artean %95a lan baldintza prekarioetan ari da beharrean»

Loading player...
Argazkia:@ernaigazte
Argazkia:@ernaigazte

«Eguna herri osoa zoriontzen amaitu genuen». Pozik agertu da Maddi Isasi Ernai gazte antolakundeko kidea NAIZ Irratian. Grebak Amurrion izan zuen eragina oso nabarmena izan zela azpimarratu du, «Eroski izan zen zabalik egon zen bakarra».

Isasiren ustez pentsiodunek izan zuten inplikaziorik handiena, astelehenero mobilizatzeaz gain oraindik eta pauso handiagoa eman zutelako greban parte hartuz. Hala ere, gazteek izan duten inplikazioa azpimarratu du, «gazteak aktibo gaude, eta aukerak ikusten ditugu». Bizi duten prekarietatea salatu zuten gazteek Isasik adierazi duenez. Gazteen artean zabalduta dagoen ideia bat dela adierazi du gazte antolakundeko kideak, eta gizartean ere kezka sortzen duen gai bat dela.

Atzoko mobilizazioek prekarietatearen kontra egiteko bidea zabaldu dutela adierazi du Isasik, «datuak hor daude, eta gazteek ez dute bizi proiekturik eraikitzeko aukerarik». Amurrio eta inguruko gazteen artean %95ak lan baldintza prekarioak dituela salatu du gazte antolakundeko kideak.

Atzoko greba inflexio puntu bat izan zela azpimarratu du Isasik, «mahai gainean kolpe bat jo genuen». Orain norabide onean doazela adierazi du eta atzo bildutako jende multzoak babesa erakusten duela gaineratu du.

Jaurlaritza Logoa