Zuzenean

Naiz Irratia

Maddi Arrieta:«Hiria goitik behera kolapsatu genuen»

Donostiako greba batordeak oso balorazio positiboa egin du urtarrilaren 30eko grebaren harira. Maddi Arrieta Donostiako greba batzordeko kidea da, eta mobilizazioen egunean bizitakoa izugarria izan dela adierazi du Naiz Irratian egindako elkarrizketan.

Audio_placeholder

Maddi Arrieta:«Hiria goitik behera kolapsatu genuen»

Loading player...
Adin guztietako jendea, elkartuta Donostian. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)
Adin guztietako jendea, elkartuta Donostian. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Antolatzaileek zabaldutako datuen arabera 35.000 pertsona bildu ziren Donostiako grebaren martxa nagusian, «nire ustez gehiago izan ginen»; hala adierazi du Maddi Arrieta, Donostiako greba batzordeko kideak. Informazioaren harian azaldu du hiria goitik behera kolapsatu zutela. 

Hala ere, Donostiako errealitatea «oso gogorra» dela adierazi du Arrietak. Komertzio asko irekita zeudela azaldu du, eta goizean itxita zeudenetako asko ere arrratsaldean irekita ikusi zituztela . Industiagunetan ere piketeak egin zituztela adierazi du Arrietak, «nahiz eta gu ikusi, jende asko lanera joan zen». 

Greba batzordeek egindako lana ere oso garrantzitsua dela esan du greba batzordeko kideak, «abenduan hasi eta atzo arte, Donostian 9 greba batzorde sortzea izugarria da». Bereziki Donostiako batzorde orokorra azpimarratu du Arrietak. Bertan sektore ezberdinek hartu dute parte, sindikatuek edo pentsiodunek besteak beste, «konfluentzia berezia sortu da horien artean».

Orokorrean jendea gogoz eta borrokarako prest ikusi zela adierazi du Arrietak. Egin duten bidearen ostean, Donostiako greba batzordeko kideak adierazi du asko eskertzen dutela kalean ikusitakoa, «gure aldarrikapenak ondo jaso dituzte, orain ikusi egin beharko da nola erantzuten duten besteek». 

 

Jaurlaritza Logoa