Zuzenean

Naiz Irratia

Mikel Alvarez (Satorralaia mugimendua): «Metroaren obrak urtez urte arrazoigabekeriaren bidetik aurrera egiten ari dira»

Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordeko kideek Donostiako Metroaren obrak bisitatu dituzte gaur, eta, hori dela eta, Satorralaia bizilagunen mugimenduak kontzentrazioa egin du. Mikel Alvarez bizilaguna elkarrizketatu dugu horren berri jakiteko.    

Audio_placeholder

Mikel Alvarez (Satorralaia mugimendua): «Metroaren obrak urtez urte arrazoigabekeriaren bidetik aurrera egiten ari dira»

Loading player...

Satorralaiak bizilagunen mugimenduko mobilizazioa Pio Baroja etorbidean izan da, Metroaren obragunearen inguruetan. 

Beste behin ere salatu dute Donostian ez dela Metroa eraikitzeko behar, baliabideen xahutzailea dela eta Euskal Gobernuak herritarren inongo partehartzerik gabe inposatu duen egitasmoa dela. 'Donostian metroa, zertarako? Behargabekoa, xahutzailea, inposatua' zioen pankarta zabaldu dute agintarien aurrean, izan ere, Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordeko eta Euskal Trenbide Sareko kideak bertaratu dira Metroaren obrak bisitatzera.

40 milioi eurotik gorako partida bideratu du Eusko Jaurlaritzak egitasmo honetarako, eta Mikel Alvarez-ek dio «obrak urtez urte arrazoigabekeriaren bidetik aurrera egiten ari direla». Sekulako xahuketa da Alvarezen ustez, obrak 200 milioitik gorako kostua baitauka, izan ditzakeen gainkostuak kontuan hartu gabe. Hiriko mugikortasunaren ikuspegitik obra honek ez duela inolako zentzurik dio Alvarezek.    

Haiek sekulako propaganda egiten ari direla azpimarratu du, baina proiektuak aztertzen direnean, Alvarezek dio, «metroaren eraikuntzak soilik autoen erabileraren %1,5 murriztuko duela eta bidaiariak egungo autobus zerbitzutik» kenduko lituzkeela.

Alvarezek segurtatzen du Donostian autobus zerbitzu ona dagoela, eta bilatu beharko litzatekeela egungo Topoaren eta autobusaren arteko osagarritasuna., «hiriko auzo eta lantoki guztietara irisgarritasuna» bermatzeko.

Gogoratu du bere garaian Patxi Lopez lehendakari zeneko gobernuak jarri zuela martxan proiektu hau; Jaurlaritzara EAJ iritsi zenean proiektua geldiarazi zuen «faraonikotzat joz» eta eztabaida guneak ireki behar zirela hitz emanez, baina «azkenean ez ziren egin eta EAJk berriz proiektua martxan jarri zuen».

Fiskaltzan Irregulartasunak ere salatu dituzte Satorralaiakekoek; Mirakontxa azpian larrialdi irteera bat aurreikusten dute, trazadoaren erdi-inguruan, eta 68 metroko desnibela du. Horrek,tunelen segurtasunaren ikuspegitik eta bidaiarien ebakuaziorako baldintzen inguruan araudi guztiak hausten dituela dio Alvarezek.

Obra «arrazoigabekeriaren bidetik» aurrera doala deitoratu du Satorralaiakeko kideak, baina «salaketak aurrera segi» behar duela nabarmendu du.

 

 

Jaurlaritza Logoa