Zuzenean

Naiz Irratia

Sanchezi presoen sakabanaketarekin amaitzeko deiarekin hasi du bere bidea Europako 'Basque Friendship'-ak

Europako Parlamentuan berritu egin dute euskal prozesua babesteko sortutako Friendshipa. Lehen ekimena Espainiako presidenteari presoen sakabanaketarekin amaitu eta gaixo direnak aske uzteko eskatzea izan da. Pernando Barrenak (EH Bildu) ekimenaren garrantzia nabarmendu du NAIZ Irratian. 

Audio_placeholder

Sanchezi presoen sakabanaketarekin amaitzeko deiarekin hasi du bere bidea Europako 'Basque Friendship'-ak

Loading player...
Varios de los miembros del renovado Friendhsip, hoy en el Parlamento Europeo. (O. HANSEN- GUE/NGL)
Varios de los miembros del renovado Friendhsip, hoy en el Parlamento Europeo. (O. HANSEN- GUE/NGL)

Gaur aurkeztu dute Europako Parlamentuko kide berriekin eguneratu den 'Basque Friendship' taldea. Bost talde ezberdinetako 21 kidek osatuko dute legegintzaldi berrian euskal prozesua babestea helburu duen alderdi arteko talde hau. 

Lehen ekimena Espainiako presidenteari gutuna igortzea izan da. Bertan, presoen sakabanakearekin amaitzea eta gaixo diren presoak aske uztea eskatu diote Pedro Sanchezi guztira 38 europear diputatuk (Friendshipeko 21 kideez gain, beste 17k ere babestu dute gutuna). 

'Orain Errepublikak' zerrendan EH Bilduren izenean joan zen Pernando Barrenak NAIZ Irratian adierazi du «pozgarria» dela lehen ekimena presoen eremukoa izatea. Garaiari egokitutako erronkak dituela orain Friendshipak adierazi du, duela bi legealdi borroka armatuarekin amaitzeko lanean aritu ziren europarlamentariak, eta egun euskal presoen salbuespen egoera izango dute ardatz nagusi.

Taldearen gaurko aurkezpenean Europako Parlamentuak berak 2017an onartu zuen ebazpen bat ekarri dute gogora. Urte hartako urriaren 5ean dispertsioa gaitzetsi zuen Europarlamentuak eta presoak etxetik ahalik eta gertuen egon behar dutela adierazi zuen.

Jaurlaritza Logoa