Zuzenean

Naiz Irratia
Elkarrizketa

Ruth Mozo: «Gipuzkoan txakoliñaren eta sagardoaren aldeko apustua sendotu egin behar da»

Urtarrilaren 17an, San Anton egunez aurkeztu ohi dute Getarian txakolin uzta berria. Festa eguna izaten da herrian, eta hurbiltzen diren herritarrek txakolin berria probatzeko aukera izaten dute. Ruth Mozo, Getariako Txakolina Lurralde Izendapeneko idazkaria Informazioaren Harian izan da azalpenak ematen.

Audio_placeholder

Ruth Mozo: «Gipuzkoan txakoliñaren eta sagardoaren aldeko apustua sendotu egin behar da»

Loading player...
Getariko txakoliña.jpg
Getariko txakoliña.jpg

Urtarrilaren 17a egun handia izaten da Getarian. Getariako Txakolina Lurralde Izendapenaren barruan dauden 22 ekoizlek uzta berria aurkezten dute. Herriko plazara hurbiltzen direnek txakolin berria probatzeko aukera izaten dute, baita herriko produktu gastronomikoak dastatzeko ere. Eguneko egitarauaren berri ematen izan da Ruth Mozo, lurralde izendapeneko idazkaria, Informazioaren Harian.

Jai jendetsua izaten dela adierazi du Mozok, «1.200 kopa inguru jartzen ditugu salgai, eta jendea ohartzerako gastatu egiten dira». Gastronomiaren eta euskal kulturaren alde egiten duten eragileak saritzeko ere aprobetxatzen dute eguna. Aurten saria jasoko dutenak Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriel Uriarte nutrizionista dira, EITBko ‘A bocados programako aurkezleak.

Txakolinaren aurtengo uztaren balorazioa positiboa dela adierazi du lurralde izendapeneko idazkariak. Aurtengoa kalitate oneko txakolina dela adierazi du, beste urteetan baino graduazio apur bat altuagokoa, «otorduetan, txakolina arrainari laguntzeko ezinhobea da», hor gomendioa.

Txakolina eta sagardoa Gipuzkoan ikur direla gaineratu du eta horregatik bi produktu hauen aldeko apustua sendotu egin behar dela. Merkatua oraindik gehiago hobetu daitekeela uste du.

Jaurlaritza Logoa