Zuzenean

Naiz Irratia

Ane Rodriguez (Fridays For Future): «Krisi klimatikoa jasaten ari garen lehen belaunaldia gara eta planeta salba dezakeen azkena»

Gaur arratsaldean Donostiako udaletxean zita dute juztizia sozialaren aldarrikapenarekin bat egiten dutenek; izan ere, Fridays For Future mugimenduak deituta, manifestazioan batuko dira Australia eta Indonesiako ezbeharrak salatu eta Gobernuei erantzukizunak eskatzeko. Mugimenduko Ane Rodriguez elkarrizketatu dugu. 

Audio_placeholder

Ane Rodriguez (Fridays For Future): «Krisi klimatikoa jasaten ari garen lehen belaunaldia gara eta planeta salba dezakeen azkena»

Loading player...
Fridays For Future mugimenduak Baionan antolatutako manifestazioaren irudia. ©Bob EDME
Fridays For Future mugimenduak Baionan antolatutako manifestazioaren irudia. ©Bob EDME

«Ezbehar guzti hauek sufritzen dituztenei elkartasuna adierazi eta krisi klimatikoaren aurrean dagoen XXX salatu nahi dugu; ondorioak jasaten ari garen lehen belaunaldia gara eta planeta salba dezakeen azkena», halaxe azaldu digu Ane Rodriguezek, Friday For Future mugimenduko kideak.

Gaur arratsaldean Donostiako udaletxe aurrean manifestazioa egingo dute, Australian azken asteetan izandako suteak eta Indonesiako uholdeak salatzeko asmoa baitute. Jende asko bertaratzea espero dute, baina hala ez balitz ere, zarata asko aterako dutela azpimarratu digu. 

Rodriguezek dio horrelako egoeren aurrean ezin direla besoak gurutzatuta geratu, izan ere, «benetan gure esku dago zer gertatzen den». Akzioa exijitu behar dela azpimarratu du: «Badaude laguntza emateko modu asko, diru bilketak esaterako, baina azkenean akzioa exijitu behar dugu eta sareetara irudiak igo beharrean, kaleetan egon behar da». 

Gure egunerokoan hartzen ditugun erabaki eta neurri txikiek asko eragin dezaketela nabarmendu du Rodriguezek. «Adibidez, animalietatik datozen produktuak murriztea oso garrantzitsua da, izan ere, animalien industria da gehien kutsatzen duena, edo gure kontsumitzeko modua ere nolakoa den... Guk egiten dugunak garrantzia asko dauka eta ezin dugu ardura guztia enpresei utzi». Egunerokoan hartzen ditugun erabakien konsziente izan eta pentsatzen dugunarekin konstekuenteak izan behar garela azpimarratu du Rodriguezek. «Guk nahi duguna exijitu behar dugu, hau da, justizia klimatikoa».

Fridays For Future Greta Thumberg gazte suediarrak jarri zuen martxan, baina gurean, Euskal Herrian, mugimenduak ere badu zabalpena. Ostiralero biltzen direla aurreratu digu Rodriguezek eta jendea animatzen du justizia klimatikoa aldarrikatzera. «Mugimendua Gretak hasi zuen, baina guztion arazo bat da». 

Politikariak mugiaraztea lortuko ote duten galdetuta, esperantzakor azaldu da Rodriguez. Herritar guztiei eragiten dien auzia izanik, politikariak «esnatzea» espero duela esan digu. Geroz eta gehiago hitz egiten da gai honen inguruan, eta kontzientziazioa ere geroz eta zabalduago dagoela ziurtatu digu. «Ez dago beste aukerarik».

 

 

 

   

Jaurlaritza Logoa