Zuzenean

Naiz Irratia

Joana Etxeberria: «Espainiako ultraeskuinaren gorakada erakusten dute institutuan agertu diren pintadek»

Asteburuan Arrigorriagako institutuko paretetan agertu diren pintadak erabat baztertu ditu Udalak. Ideia matxista eta ideologia eskuindarrekin lotutakoak dira pintadetan egin diren adierazpenak, eta Udalak adierazi du era honetako gertaerek herrian ez dutela lekurik. Joana Etxeberria berdintasun zinegotzia Informazioaren Haria saioan izan da.

Audio_placeholder

Joana Etxeberria: «Espainiako ultraeskuinaren gorakada erakusten dute institutuan agertu diren pintadek»

Loading player...
Arrigorriaga. (Jon HERNAEZ/FOKU).
Arrigorriaga. (Jon HERNAEZ/FOKU).

Arrigorriakako institutuan pintada matxistak eta ideologia eskuindarren aldekoak agertu direla salatu du Udalak. Emakumeak bortxatzea justifikatzen duten mezuak edo espainiar estatuaren aldekoak izan dira. Joana Etxeberria, Udaleko berdintasun zinegotzia Informazioaren Haria saioan izan da.

Pintadetan adierazitako mezuek espainiar estatuan ultraeskuinak izan duen gorakada erakusten dutela azaldu du Etxeberriak. Arrigorriagan bigarren aldiz agertu dira antzeko pintadak, eta Udalak neurriak hartu ditu. Komunikatu bateratua kaleratu du mugimendu feministarekin gertatutakoa salatzeko, eta Arrigorriagako gazte asanbladak berriz meme bat kaleratu du, adierazi diren mezuak erridikulizatzeko asmoz. Udaltzaingoak ikerketa jarri du abian pintaden egileak identifikatzeko.

Institutuan ere programa interesgarri bat dute martxan, gazteak berdintasun printzipioen inguruan hezteko. Berdintasun politikak bultzatu eta era honetako gertaerak baztertzea du xede.

Zinegotziak adierazi du herrian mugimendu feminista oso indartsua jarri dela abian. «Gizarte honetan heteropatriarkatua oso eroso dago, eta emakumeak argi esaten ari gara horrela ez dugula bizi nahi», Etxeberriaren esanetan. Uste du borroka feministak «mina» sortzen duela eskuineko ideologien alde daudenengan.

Jaurlaritza Logoa